neutroi laster

1. Fis.

Balio jakin baino handiagoko energia zinetikoa duen neutroia. Balio hori aplikazioaren araberakoa izaten da (erreaktoreen fisikan, 0,1 MeV ingurukoa). Fisioan askatzen diren neutroiak mota honetakoak dira. Inguruneko partikulek baino energia zinetiko handiagoa dute eta material fisionagarriaren fisioa eraginkorrago eragiteko, moderatzailearen bidez moteltzen dira. Horrela neutroi geldoak edo termikoak bihurtzen dira. Neutroi lasterrak zenbait potentzia-erreaktoretan eta erreaktore birsortzaileetan erabiltzen dira.