energia espezifiko

1. Fis.
sin. energia-dentsitate

Energia-iturri baten masa- edo bolumen-unitatean metatuta dagoen energia-kantitatea. Erregaietatik lor daitezkeen edota sistema batean meta daitezkeen energia-kantitateak konparatzeko erabiltzen da.

Zenbaitetan, energia-dentsitate grabimetriko eta bolumetriko termino zehatzagoak erabiltzen dira, energia-kantitatea masa- eta bolumen-unitateko neurtzen den bereizteko, hurrenez hurren. Beste egile batzuek energia-dentsitate terminoa masa-unitateko energia-kantitatea adierazteko erabiltzen dute, eta energia espezifikoa, berriz, bolumen-unitateko energia-kantitatea adierazteko.