energia-bihurketa

1. Fis./Teknol.
sin. energia-bihurtze

Energia forma batetik beste batera aldatzea. Naturako energia-iturrietatik energia erabilgarria lortzeko, hainbat bihurtze-prozesu egiten dira, eta, azkenean, bero-energia, energia mekanikoa eta energia elektrikoa lortzen dira. Dena den, energia elektrikoak azken bihurtze-prozesua izaten du beti, energia termikoa (berogailuetan), energia mekanikoa (motor elektrikoetan), argi-energia (lanparetan) eta abar bihurtzeko.

Energia-formen arteko bihurtze-prozesuak
Energia-formen arteko bihurtze-prozesuak