oinarrizko partikula

1. Fis.

Barne-osaera ezagunik ez duen partikula, materia eta erradiazioaren osagai zatiezina dena. Oinarrizko partikulen fisikaren historian, hainbat partikula aurkitu dira, eta une batean oinarrizkotzat jo izan diren batzuek barne-osaera dutela egiaztatu da, hau da, "oinarrizkoagoak" diren partikulak aurkitu dira. Gaur egun, oinarrizko partikulen eredu estandarra delakoan bildu da oinarrizko partikulen eta naturako interakzioen deskribapen osoena.