etxeko ur bero

1. Teknol.

Etxean erabiltzeko berotutako ura. Kontzeptu honek berokuntza ez den helburu guztietarako kontsumitzen den ur beroa hartzen du barnean. Etxean ur beroa izateko, era askotako instalazioak ezar daitezke: bakunak (etxeko ura berotzea beste helbururik ez dutenak; adibidez, ohiko ur-berogailua edo termo elektrikoa); ur beroaren beharrak eta berokuntza-beharrak sistema bakar baten bidez asetzen dituztenak (esaterako, ura bi helburuotarako berotzen duen galdara-sistema edo eguzki-instalazio termikoa); etab. Bero-iturria ere askotarikoa izan daiteke, eta, horren arabera, askotariko instalazioak daude: erregai fosilak erabiltzen dituzten ur-berogailu eta galdarak, berogailu elektrikoak, bero-ponpak, eguzki-sistema termikoak, energia geotermikoaz baliatzen direnak, etab.

Etxeko berokuntza-sistemako ur beroa ez da definizio honetan sartzen.