destilazio-zutabe
- 1. Kim.
- sin. zatikatze-zutabe
Petrolioaren destilazio zatikatua egiteko erabiltzen den instalazioa. Lurrundutako hidrokarburo-nahastea zutabearen behealdetik sartzen da eta, goratu ahala, zutabearen goialdetik jaisten den likido kondentsatuarekin nahasten da. Zutabeko tenperatura txikiagoa da goian behean baino eta, beraz, hidrokarburoak irakite-tenperaturaren arabera bereizten dira, zenbat eta astunago diren, beherago. Zutabeak kondentsatutako frakzioak jaso eta kanporatzeko egiturak ditu.