deuterio

1. Kim.
sin. hidrogeno astun

Hidrogenoaren isotopo egonkorra, nukleoan neutroi bat eta protoi bat dituena eta, beraz, hidrogenoaren nukleoa baino bi aldiz astunagoa dena. Naturan 6.500 hidrogeno-atomoko deuterio-atomo bat dago. Ez da erradioaktiboa, eta fusio-zentralen saiakuntzetan erregaitzat erabiltzen da. Fisio-erreaktoreetan deuterio oxidoa (ur astuna) moderatzaile gisa erabiltzen da.