kontrol-barra

1. Teknol.

Erreaktore nuklearrean, neutroiak xurgatzen dituzten materialez osatutako barra-formako edo bestelako formako gailua. Helburua fisio-erreakzioan askatzen diren neutroietatik fisio gehiago gertarazteko libre gelditzen direnen kopurua kontrolatzea da. Kontrol-barrak erregai nuklearraren barnean gehiago edo gutxiago sartzeko mekanismoaren bidez, erreaktorearen potentzia erregulatu edo guztiz geldiaraz daiteke. Material erabilienak boroa, kadmioa eta hafnioa dira.