katodo

1. Kim.

Pila, metagailu, upel elektrolitiko, huts-hodi eta abarretan, elektroi-fluxua hartzen duen elektrodoa; erredukzioa gertatzen den elektrodoa. Gailuaren arabera, katodoa positiboa edo negatiboa izan daiteke. Energia elektrikoa ematen duten gailuetan (pila galvanikoetan, esaterako) positiboa da; energia elektrikoa kontsumitzen duten gailuetan, berriz, negatiboa (upel elektrolitikoetan eta huts-hodietan, esaterako).