Bergius prozesu
- 1. Kim./Teknol.
Harrikatza likidotzeko zuzeneko metodoa, harrikatzaren hidrogenazio katalitikoan oinarritua. Harrikatza xehatu eta, olio astunean disolbatuz, lohi-moduko bat eratzen da. Hidrogenoa tenperatura eta presio handian gehitu eta katalizatzaile baten laguntzaz hidrogenazioa gertarazten da. Petroliotik lortzen diren destilatu ertainen mailako konposatuak eratzen dira, gero desulfuratuz eta crackingen bidez gasolina eta gasolio bihur daitezkeenak.