API dentsitate

1. Kim.

Petrolio gordinaren dentsitatea adierazteko eskala arbitrarioa. Unitatea API gradua da. Formula honen bidez neurtzen da: API graduak = (141,5 / dentsitate erlatiboa 15,56 °C-an) 131,5. API dentsitatea zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta arinagoa da petrolioa, eta alderantziz. Eskuarki, 38 API gradutik gora petrolio gordina arina dela esaten da, eta 22 gradutik beherakoak astuntzat hartzen dira.