ordezko erregai
- 1. Teknol.
Petroliotik lortzen ez den edo konposizioan petroliotik lortzen ez den osagai bat nagusi duen erregaia, ingurumenean ohiko erregaiek baino eragin txikiagoa duena eta segurtasun-abantailak dituena. Gaur egun, nagusiak hauek dira: alkoholak (metanola, etanola eta etanol desnaturalizatua, hutsik edo gasolina nahiz beste erregai batekin nahasia, % 70 baino kontzentrazio handiagoan betiere), gas naturala (konprimatua edo likidotua), petrolio-gas likidotuak, hidrogenoa, harrikatzetik lortutako erregai likidoak, jatorri biologikoko erregaiak eta elektrizitatea.