ibilgailu alternatibo

1. Autom.

Ordezko erregaia darabilen ibilgailua. Arruntek baino kutsatzaile gutxiago aireratzen dituzte, ordezko erregaiek ohiko erregaiek (gasolinak edo gasolioak) baino konposatu bakunagoak dituztelako. Ibilgailu alternatiboek, ibilgailu elektrikoek izan ezik, barne-errekuntzako motorrak darabiltzate, automobil arruntaren gisara, eta erregai-sistema da aldatzen dena. Erregai-kopuruaren eta haien arteko konbinazioaren arabera, lau funtzionamendu-mota daude: erregai bakarra darabilena, erregai biren artean aukera egiten duena eta erregai biren nahastea darabilena (erregai-sistema bakarrarekin edo birekin).