uhin sismiko

1. Geol.

Lurrikara edo leherketa baten bidez askatutako energiak materian bidaiatzean sortutako uhinak. Uhin horiek bi multzotan banatzen dira: gorputz-uhinak, fokuan sortutakoak, eta azaleko uhinak, jatorria dentsitate-kontraste handiko eremuetan, adibidez Lurraren azalean (epizentroan), dutenak. Gorputz-uhinen artean, P uhinak (uhin primarioak) eta S uhinak (uhin sekundarioak) bereizten dira. Azaleko uhinak lurrikaren indar suntsitzailearen eragileak dira, eta horien artean ezagunenak Rayleight eta Love uhinak dira.

A. Uhin sismikoen bidaia-denboren kurbak lurrikara baten epizentroaren distantziarekiko. Uhin-mota bakoitzak bete duen denbora neurtuz bidaia-denboraren kurbak eratzen dira. B. A irudiko bidai-denboren bitartez neurtutako P eta S uhinen abiadura aldaketak sakonerarekiko. S uhinen abiadura kanpo-nukleoan zero da, kanpo-nukleoa likidoa delako.
A. Uhin sismikoen bidaia-denboren kurbak lurrikara baten epizentroaren distantziarekiko. Uhin-mota bakoitzak bete duen denbora neurtuz bidaia-denboraren kurbak eratzen dira. B. A irudiko bidai-denboren bitartez neurtutako ...