tunikatu
- 1. Zool.
Kordatuen filumeko zenbait animaliaz esaten da. Larba-aldian kordatuen ezaugarri asko dituzte (notokorda esaterako) baina helduetan ez dira agertzen. Arnasa hartzeko eta elikatzeko balio duten irekigune ziliatuz betetako faringea eta zirkulazio-sistema irekia dute. Itsastarrak dira eta Tunicata (=Urochordata) subfiluma osatzen dute.