thenardita
- 1. Miner.
Na2SO4. Sodio sulfatozko mineral anhidridoa, ingurune ebaporitiko idorretan sortzen dena. Koba idorretan eta meategi zaharretan ere sor daiteke efloreszentzia gisa, eta azal gogorreko metakin gisa fumarolen inguruan. Sistema ortorronbikoan kristaltzen da, eta, maiz, kristal prismatiko horixkak, gorrixkak edo grisaxkak sortzen ditu. Gehienetan, ordea, metakin masiboetan ageri da.