terrane

1. Geol.

Plaka batean plakaren beste eremuekin zerikusirik ez duen eboluzio geologikoa izan duen eremua edo lurraldea. Beste tokiren batean sortu eta garatu ostean, jatorrizko kokapenetik askatu eta beste toki batean dagoen lurrazal-zatia da. Terraneen eta inguruko lurraldeen arteko jostura-zona faila bat izan ohi da. Sarritan, sinonimo gisa, lurralde exotiko erabiltzen da.