tektita

1. Geol.

Zentimetro gutxiko tamaina duten beira-zati naturalak. Biribilak dira, kolore marroi edo berdekoak, eta silikatoz osatzen dira. Zientzialari gehienen arabera, meteorito handiak lurrarekin talka egitean sortu ziren. Tektitak ezagutzen diren mineral lehorrenak dira, ura osaeraren % 0,005 ingurukoa baita.