peridotita
- 1. Geol.
Pikor larrizko arroka igneoa, nagusiki olibinoz osatzen dena, eta piroxeno, anfibol edo mika mineral mafikoak izan ditzakeena. Peridotiten artean arroka ezagunenak saxonita, harzburgita, lherzolita, wehrlita eta dunita dira. Mineral osagarri gisa, ohikoa da espinela taldeko mineralak aurkitzea. Peridotita serpentinitara alteratu ohi da.