osteiktie
- 1. Zool.
Hezurrezko eskeletoa duten arrainez esaten da. Azala ezkataz estalia izaten dute, eta igeri-maskuria eta operkuluz babestutako zakatzak dituzte. 3-4 hegats bakoiti eta bi pare hegats bikoiti izan ohi dituzte. Kanpo-ernalketa dute, eta gehienetan obiparoak dira. Osteichtyes klasea osatzen dute.