mineral astun
- 1. Miner.
2,9 g/cm3 baino dentsitate handiagoa duen minerala. Balio zehatz hori bromoformoaren dentsitatearena da, mineral arinak eta astunak bereizteko erabiltzen baita. Mineral astunak dira esaterako, magnetita, zirkoia, rutiloa, zianita, granatea, turmalina, apatitoa, biotita eta abar.