mazeral
- 1. Geol.
Ikatzaren atal mikroskopikoetan ikus daitezkeen unitate petrologiko guztiak, eskuko laginetan ikus daitezkeen unitateekiko ezberdinak direnak, izendatzeko terminoa. Petrografian mineral hitza erabiltzen den modu berean erabil daiteke mazeral hitza ikatzaz mintzatuz. Batez ere, hiru multzo bereizten dira: bitrinita, exinita eta intertinita.