lautada abisal
- 1. Geol./Ozean.
Arro ozeanikoetako alderik sakonena hartzen duen eremu oso laua, malda 1:1.000 baino txikiagoa duena. Ozeano-hondoen % 40 betetzen du, eta 4.000-5.000 m arteko sakoneran aurkitzen da batez ere. Bertan metatutako turbiditek eta sedimentu pelagikoek estali egiten dute jatorrizko topografia. Ozeano-gandor eta kontinente-ezponda edo fosa ozeanikoaren artean kokatzen da.