adamellita
- 1. Geol.
- sin. kuartzo-montzonita
Arroka igneo intrusiboa, ortosaren eta plagioklasaren antzeko kantitateak dituena. Plagioklasa gehienetan sodikoa izan ohi da, andesinatik oligoklasara. Kuartzoa kantitate garrantzitsuetan ageri da, mineral argien artean % 5-20. Biotita eta/edo hornblenda ager daitezke mineral ilun gisa. Askotan, bere kolorea dela eta, granitoarekin nahasten da, baina granitoak % 20 baino kuartzo gehiago izaten du.