kuartzo-diorita
- 1. Geol.
Arroka igneo plutonikoa, osaera feltsikoa eta ehundura faneritikoa dituena. Feldespatoa plagioklasa gisa ageri da (normalean, oligoklasa eta andesina), eta % 10 edo gutxiago feldespato potasikoa da. Kuartzoa kantitate handietan ageri da, mineral argien artean % 5-20 osatzen du. Mineral osagarri gisa, biotita, anfibolak eta piroxenoak izaten ditu.