kanpo-nukleo

1. Geol.

Lurraren nukleoan 2.900 eta 5.150 km arteko sakoneran hedatzen den eremua. Nukleo osoa bezala, batez ere burdinaz (% 80 inguru) eta nikelez (% 5 inguru) osatuta dago, baina bertan pilatutako elementu arinek eragiten dute kanpo-nukleoa likido egoeran egotea. Elementu horiek 4.700 °C-ko tenperaturapean eta presio atmosferikoa baino 3 milioi aldiz handiagoa den presioaren eraginpean daude. Kanpo-nukleoko konposizioak eta haren etengabeko mugimendu zurrunbilotsuak Lurraren eremu magnetikoan eragina duen korronte elektriko bat sortzeko gai dira.