jariatze-koefiziente
- 1. Geol.
Jariatze gisa ageri den batez besteko prezipitazioaren portzentajea. Jariatze-koefizientearen balioa drainatze-eremuko klima-baldintzen eta ezaugarri fisiografikoen araberakoa da. Konstante bat da, eta 0 eta 1 arteko balioa izan dezake.