iragate-zona

1. Geol.
sin. trantsizio-zona

Lurraren zatiketaren barnean, 410 eta 670 km artean kokatutako eremua, goi-mantuaren eta behe-mantuaren muga adierazten duena. Zona hau bereizgarria da aipatutako sakonera horretan uhin sismikoen abiadura bat-batean handitzen delako; izan ere, mantuko mineral nagusia den olibinoak sakonera horretako presio- eta tenperatura-kondiziopean fase-aldaketak jasaten ditu.