eskapolita
- 1. Miner.
Sodioa (Na), kaltzioa (Ca), kloroa (Cl) eta karbonatoa duen mineral aluminosilikatoa. Kolore argia izaten du, eta prisma tetragonal zeharrargit gisa ageri da. Eskapolita, eskuarki, zuria da, baina kolore askotakoak aurkitu dira. Horietako batzuk harribitxi gisa erabili dira, amatista eta zitrina moduan.