domo bolkaniko

1. Geol.

Sumendi baten laba feltsikoaren (erriolita edo dazita) erupzio motelez sortzen den egitura. Labaren likatasuna dela eta, solidotu aurretik ez da urrutira iritsiko. Domoak ehunka metroko altuera har dezake, eta hilabete edo urteetan zehar haz daiteke. Domoak sumendiaren gasak harrapa ditzake haren barnean, eta alboko zain batetik, beste erupzio bat gerta daiteke domoan bertan. Era berean kraterrak izan ditzake gainean. Domoaren maldak ezegonkorrak izan daitezke, eta, sarritan, arroka-labanketak gertatzen dira.