brakiopodo

1. Zool.

Brachiopoda filumean sailkatzen den animalia ornogabe zelomaduna. Alde biko simetria duten kusku biko maskorrak dituzte, eta gorputzaren aurrealdean lofoforoa dute. Bizkar-kuskuari brakiala deritzo eta sabel-kuskuari pedunkularra, hurrenez hurren, lofoforoari eusteko erabiltzen den brakidium izeneko egitura karetsua eta pedunkulua kanporatzeko foramena dutelako. Itsastarrak bentonikoak dira, eta ezagunak diren forma guztiek sakonera txikiko urak eta itsasertzak kolonizatzen dituzte. Sailkapena kuskuen arteko artikulazioa posible egiten duten haginak izatean edo ez izatean datza; hala, Inarticulata eta Articulata klaseak bereizten dira. Biek Kanbriarretik gaur egunera arte iraun dute.