bitrinita
- 1. Geol.
Mazeral-mota, ikatzaren eta kerogeno sedimentario gehienen osagai nagusietakoa dena. Kristalaren antzera, bitrinitak itxura distiratsua du (beirakara). Ikatza sortzeko behar den landare-ehunaren pareta zelularretik eratortzen da, eta kimikoki polimeroz, zelulosaz eta ligninaz osatuta dago.