basidiomikoto

1. Mikol.
sin. basidiomizete

Fungi erreinuko zenbait onddoz esaten da. Ugalketa sexualerako esporak basidio deritzen egituretan eratzen dira, eta basidioak basidiokarpo izeneko fruitu-gorputz handitan. Ugalketa asexuala ere badute. Perretxiko gehienak hartzen dituen Basidiomycota dibisioa osatzen dute.

Basidiomizete terminoa (eta dagozkion erdal terminoak) Basidiomycota dibisioko organismoak adierazteko erabiltzen da oraindik ere, baina ez du balio taxonomikorik.