barne-nukleo

1. Geol.

Lurraren barneko zatiketan 5.100 eta 6.317 km arteko sakoneran aurkitzen den eremua. Batez ere, Fe-az (% 80) eta Ni-ez (% 5) osatuta dago, nahiz eta beste zenbait elementu arin ere agertu. Lurraren hozketa progresiboaren eraginez solidotutako eremua da. Eremu honetako dentsitatea oso handia da, 10,5 eta 15,5 g/cm3 bitartekoa.