artropodo
- 1. Zool.
Gorputz metamerizatua eta kitinazko exoeskeletoa duen animalia. Hanka giltzatuak, hemozelea, burua, eta, batzuetan, teltsona ere izaten dituzte. Artropodoak ingurune eta txoko ekologiko guztietan bizi dira, eta araknidoak, intsektuak, krustazeoak eta abar biltzen dituen Arthropoda filuma osatzen dute.