artiodaktilo
- 1. Zool.
Beren hirugarren eta laugarren hatzak apo zatibitu bilakatua dituzten eta landareak digeritzeko urdail konplexua duten ugaztun euterioez esaten da. Eozenotik hona ezagutzen dira, eta txerriak, behiak, ardiak eta gameluak, besteak beste, biltzen dituen Artiodactyla ordena osatzen dute.