adamita
- 1. Miner.
Zinkezko artseniatoa (Zn2AsO4OH). Nagusiki zinkezko meen gaineko eremu oxidatzaileetan eta hezeetan aurkitzen da. Oro har, kolore gabea, zuria edo kolore horikoa izaten da, baina, kobrezko inklusioak direla eta, berdez tindatzen da. Sistema ortorronbikoan kristaltzen da.