zizaila-zona

1. Geol.

Eremu sakonetan garatzen den faila-zona, lurrazalaren lehendabiziko kilometroetako faila-zonaren baliokidea. Failek bezala inguruko arroken arteko mugimendu erlatiboak xurgatzen dituzte, baina sakoneko presio eta tenperaturetan egonik, failak ez bezala, deformazio moldakorraren eraginpean garatzen dira. Faila-azalaren ordez, milonita, tektonita, kataklasita, pseudotakilitak eta gisako arrokez osatutako zabalera oso ezberdineko deformazio-bandak (zentimetro edota kilometro batzuetakoak) sortzen dituzte.