Zenozoiko

1. Geol.

Fanerozoiko eonaren (eta eontemaren) era (eta eratema) berriena. Mesozoikoaren ondorengoa da, gaur egun artekoa: 65 milioi urte ingurukoa. Tertziarioa eta Kuaternarioa ditu bere barnean. Mesozoikoan nagusi izan ziren narrastiak suntsitu ondoren, Zenozoikoan ugaztunak ugaritu ziren, baita hegaztiak eta landare loredunak ere. Bestetik, izaki ornogabe modernoek Mesozoikoko forma bereziak ordezkatu zituzten. Alpetar Orogenia ere garai horretan gertatu zen.