skarn

1. Geol.

Karbonatozko arrokaren eta intrusio magmatikoaren arteko ukipen-aldean fenomeno metasomatikoen ondorioz eratutako arrokak. Skarnek ehundura pikortsua dute. Sarritan, hiru mineralez, bi mineralez edo mineral bakar batez osatutako geruzak azaltzen dira, baina, oro har, haien mineralogia zabal samarra izaten da: granateak, piroxenoak, flogopita, forsterita, wollastonita eta abar. Horiekin batera, ustia daitezkeen mineralen metakinak ere ager daitezke: magnetita, scheelita, molibdenita eta abar.