Proterozoiko
- 1. Geol.
Arkearraren ondorengo eta Fanerozoikoaren aurreko eona (eta eontema), duela 2.450 milioi urtetik duela 570 milioi urtera arte iraun zuena gutxi gorabehera. Ez dago erabateko ziurtasunik Euskal Herrian Proterozoikoko arroka-azaleratzeei dagokienez, baina baliteke Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko Ursuia mendiguneko arrokak garai honetakoak izatea. Hala izanez gero, horiek lirateke Euskal Herrian azaleratutako arroka zaharrenak.