pisolito

1. Geol.

Mikritazko konkrezio esferikoa, egitura zentrokidea eta 2 mm baino gehiagoko diametroa duena. Askotan, kaltzio karbonatoz osatua izaten da, baina beste zenbaitetan algen inkrustazio-prozesu biokimikoen bidez eratua. Pisoideak ooideak baino handiagoak eta irregularragoak dira, nahiz eta egitura zentrokide eta erradial berdinak izan. Batzuetan, pisoidez osatuta dagoen arrokari pisolito deritzo.

Pisolitoa
Pisolitoa