ostrakodo

1. Paleont.

Kaltzio karbonatozko bi kusku dituen tamaina milimetrikoko mikrokrustazeoa (Crustacea, Entomostraca). Ostrakodoen kuskuak oso ugariak dira arroka sedimentarioetan Behe Kanbriarretik hasita gaur egun arte. Edozein ingurune urtarretan bizi daitezke, bai itsas uretan, bai ur kontinentaletan. Geologoek berreraiketa paleogeografikoak eta paleobiogeografikoak egiteko erabiltzen dituzte. 47.000 ostrakodo-espezie baino gehiago ezagutzen dira.