Mohorovicic etenune

1. Geol.

Lurrazalaren eta mantuaren arteko muga. Andrija Mohorovicic sismologo kroaziarrak 1910. urtean definitu zuen, uhin sismikoen abiaduran bat-bateko gehikuntza bat neurtu zuelako. Mohoaren (Mohorovicic terminoaren laburdura arrunta) gainetik, P uhin sismikoen abiadurak 5-8 km/s bitartekoak dira, eta azpitik, berriz, 8 km/s-tik gorakoak. Lurrazal ozeanikoaren azpian, etenunea oso garbia da, eta kontinenteen azpian, aldiz, abiadura-aldaketa esparru zabalago batean gertatzen da.