migmatita
- 1. Geol.
Zati metamorfiko eta magmatikoz osatutako arroka-nahastea. Arroka metamorfiko bat (eskuarki gneisa) dagoen tokia arroka magmatikozko (granitozko) masa batek inbaditu duelako sor daiteke (injekzio-gneis ere esaten zaio), edo arroka metamorfiko baten alde bat urtu eta berriz arroka magmatikoa eratu delako ere bai.