Mesozoiko

1. Geol.
sin. era sekundario

Fanerozoikoko eonaren (eta eontemaren) era (eta eratema), Paleozoikoaren ondorengoa eta Zenozoikoaren aurrekoa, duela 245 milioi urtetik duela 65 milioi urtera arte iraun zuena. Hiru periodo (eta sistema) ditu: Triasikoa, Jurasikoa eta Kretazeoa. Mesozoikoan narrastiak nagusi izan ziren, eta dinosauroak, pterosauroak, iktiosauroak eta antzeko izakiak eon honetan azaldu ziren. Ornogabeen artean, ammonoideoak eta belemnoideoak izan ziren garrantzitsuak. Bestalde, Mesozoikoan orogenia Alpetarra hasi zen. Euskal Herrian Mesozoikoko arrokak nagusi dira, batez ere Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean.