lazurita

1. Miner.

(Na,Ca)8(AlSiO4)6(SO4,S,Cl)2. Tektosilikatoen taldeko feldespatoidea, kolore urdin bizia duena. Ukipen-metamorfismoa jasan duten kareharrietan azaltzen da, gehienetan piritarekin batera. Sistema kubikoan kristaltzen da, eta masa pikortsu edo trinkotu gisa agertzen da. Lazuritaz eta, proportzio txikiagoan, kaltzitaz, piritaz, piroxenoez eta beste silikato batzuez osatutako gemari lapis lazuli deritzo. Produktu hau pigmentuetarako erabiltzen zen antzina, eta oso preziatua da bitxigintzan.