kuxin-laba

1. Geol.
sin. pillow-laba

Ur azpiko ingurune batean solidotu den laba basaltikoa. Esfera-itxura dutelako (kuxinen antzekoa) esaten zaie horrela. Itsas sakonean sortzen dira edo, bestela, lurrazaleko labak, isurtzean, itsaso, ibai edo aintzira batekin kontaktuan jartzean. Egitura hauek beirakarak dira, geruza mehe plastikoa dute eta barnean material urtua daukate. Material hori jariatzean, azala hautsi egiten da, eta barneko labek kuxin-itxurako egiturak sortzen dituzte.

Kuxin-labak: ur azpiko laba-kolada baten egitura eta ohizko itxura
Kuxin-labak: ur azpiko laba-kolada baten egitura eta ohizko itxura