korneana
- 1. Geol.
Orientazio nabarmenik gabeko pikor fin eta dimentsiokidez osatuta dagoen arroka, ukipen-metamorfismoz eratua bereziki. Oso arroka gogorrak eta hauskaitzak izaten dira; patina eta haustura korneoa eta ehundura granoblastikoa (orientaziorik gabeko kristal elkargurutzatuekin) dute. Matrize granoblastiko edo dekusatu tipiko honetan porfiroblastoak edo fenokristal erreliktoak egon daitezke.