graptolite
- 1. Paleont.
- sin. graptolito
Ornogabe kolonial eta itsastarren taldea, Graptolithina klasea osatzen duena. Gehienak pelagikoak izan ziren, eta kopa- edo hodi-formako eta adar bakar bateko edo gehiagoko exoeskeleto organikoko koloniak eratzen zituzten. Paleozoikoan dibertsitate eta hedadura handia lortu zutenez, garai horretako fosil-indize gisa erabiltzen dira. Karboniferoan desagertu zen.